Euskaraz.Tv Internetetik espezifikoki emititzen duen lehenengo telebista da eta oraingoz bakarra. Proyeccion Taldeak sareko euskal internet erabiltzaileentzako doako informazio tresna gisa sustatua, emisioak 2004ko abenduan hasi zituen eta harrezkeroztik gutxi gorabehera 1000 emisio-ordu pilatu ditu.
Euskaraz.Tv-k bere edukiak oso-osorik emititzeko berezitasuna du eta lau kanaletan banatzen da: Hitzaldiak, Kongresuak, Turismo eta Expo-Art. Modu berean, Nobedadeen kanala ere badago eta bertan eguneko berri nabarmenenaren ikus-entzunezko edizioa emango da edo beste kanaletatik aukeratutako interes goreneko beste eduki batzuetarako esteka.

Interneten euskarazko ikus-entzunezko erreferentzia izateagatik, Euskaraz.Tv-k babesa lortu eta publizitatearekin, web-atari honetan horretarako erreserbatutako espazioetan, finantzatzea nahi du. Oso prezio egokietan eta publizitate errentagarritasun nabarmenarekin -Euskaraz.Tv egunero ikusten duten 500 bisitatik gora direla eta- publizitate banner-ak astebete, hilabete edo urtebeterako kontratatu daitezke. Interneterako bereziki diseinatutako zerbitzuen horniketak (kongresuen grabaketa eta emisioa zuzenean edo diferituan), Sarean telebista instituzionalen edo korporatiboen abiaraztea, edo web orriaren diseinua eta mantentzea, besteak beste) Euskaraz.Tv-ko finantzaketa iturria osatzen du.